XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

VIENA`ko kaleetan nik eraman bearra!.

Etzuten noski par gutxi egingo nere ikas-lagunak!.

Alare nere sapuzkeria pixka-banaka kendu zitzaidan eta lengusua ezagutzeko gogoa gero ta biziagoa zan.

HEINI mutil zintzoa zan, bere aitak zionez.

Bai noski! Orixe uste nuan nik ere.

Mendiko mutil ezjakin eta atzeratu bat besterik etzan-eta!.

Kaikua ezpada beintzat, biziera ondo ikasi bear zuan orratik!.

Nere ikas-lagunak ori ondo baiño obeto iritxikoa zuten!.

Nik ere lagunduko nien; kontuz ordea, ta noizean bein balazta egiñaz.

Nolanai ere, aren lengusu nintzan, eta eztaki iñork...

Alaz ta guzti ere, mutiko trebe-gabe ura uri aundiko bizibidean polliki ta astiro sartzea, benetan atsegin izango zitzaidan...

Gurean genun bada HEINI.

Ontaz-bereala zentzuratu eta, zurubian gora pizkor igoaz, gure gelan sartu nintzan.

Gela-aurrean bi txapel arre zintzilik zeuden, eta zaialezko bi kapusai lodi ere bai.

An barruan aitzen ziran izketan, nere gurasoen abotsa, ta beste abots lodi bat.

Alditxo bat adi-adi egon nintzan, eta ontan nengola nere ama irten zan.

Amak, ni ikustean, atea zabal-zabal irikiaz barrura bultza nindun.

Mai ondoan zegon osaba exerita, kea zeriola.

Eizeko jantzi illuna zeraman.

Bizar ugari ta beltzak ondo ematen zuan aren arpegi latzean.

Neri agur-egitearren, jeiki zan.

Maitero ta irri-antzean eskua neri luzatuz, esan zidan bere abots lodiaz eta astiro: - Egun On! FRITZ! Ona izan zaitez! eta zure gain ar zazu nere HEINI!.

Bai; baiño nun zegon ordea zorioneko HEINI?.

Inguruan begiratu nuan; amak mutikoen gelara zuzendu nindun eta aruntz joan zan... Ni aren atzetik....

Antxe zegon HEINI bere oi ondoan.

Orduntxe garbitu zuan muxua ta maukak lotutzen ari zan.